Argumentua

  Argumentua obraren hari nagusiaren kontaketa laburra da. Argumentuan ez dira azaldu behar gertakizun guztiak. Liburu luze baten argumentua lerro gutxitan azal daiteke; beste gauza bat da obra horretako gertakizunen kontaketa, baina hori ez da argumentua.

Argumentua, gainera, gertakizunen hari ordenatua izaten da, nahiz eta obran aldrebestua egon.Beraz, lehenengo lana apunteak hartzea da, eta apunte horietatik hari koherentea eta ordenatua atera.

Gertakizun nagusiak
. Istorioak ulertzeko gertakizun nagusien azalpena egin liteke, labur eta argi (ezin ibil daiteke itzulinguruka, atzera-aurrera, narrazioaren ordena berberari eutsiz; hau oso jokabide kaxkarra izaten da).