IRAKURLEAREN TXOKOAN IDAZTEKO ARAUAK ETA BALDINTZAK:

IRAKURGAIA HAUTATU

· XX. mendeko euskal autore batek euskaraz idatzia (ez da itzulpenik onartuko).

· 150 orrikoa gutxienez.

· Euskaljakintzan jada horri buruzko artikulua idatzia badago, ezingo da hautatu.

· Bi ikaslek irakurgai bera hautatuz gero, lehenengo eskatzen duenari egokituko zaio.

· Irakaslearekin hitz egin:
     · Irakurgaiaren egokitasuna bermatzeko
     · Behin betiko aukera jakinarazteko  
   

ARTIKULUA IDATZI

· Jarraitu Irakurlearen Txokoan idazteko oinarrizko gida (ez da ezinbestekoa puntuz puntu jarraitzea baina artikulua ahalik eta sakonena idazten saia zaitez).

·   Azal ezazu hautaketari buruzko arrazoia (noren bidez ezagutu duzun liburua, zergatik hautatu duzun...)

·   Iritzi kritikoa (pertsonala) eta gomendioa (atal hau oso garrantzitsua da) idatzi.

·  Gehigarriak  sartu:

       · Estekak (autore/obrari buruzkoak, elkarrizketak, jasotako kritikak…)        
       · Irudiak, argazkiak, audioak edota bideoak.  
       · Bestelakoak (balio gehigarriren bat izan dezakeen edozer)

·  Idazten hasi aurretik ebaluazio-txantiloia arretaz irakurri.

·  Idaztzi ostean, autoebaluazio-txantiloia bete eta hausnarketa egin.